Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea atzeratu egingo dute

Maxixatzen.eus

Herritarrek abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean egin beharko dute borondatezko ordainketa.

Koronabirusak eragindako alarma egoera dela eta, ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea atzeratzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Beste urteetan, herritarrek uda aurretik egiten zuten zerga horren borondatezko ordainketa, baina aurten, abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean egin beharko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide