Kuotarik ez du kobratuko Elkarguneak zerbitzua berriz martxan jarri arte

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 25a, 16:53

Momentuz, apirilekoa ez dute ordaindu beharrik izango bazkideek eta martxokoaren zati bat itzuli egin diete.

Elkarguneko bazkideek ez dute hileroko kuota ordaindu beharko kiroldegiak berriro ateak zabaldu eta ohiko zerbitzua ematen hasten den arte. "Egoera honek noiz arte jarraituko duen jakin ez arren, momentuz apirileko kuotarik ez zaio inori kobratuko; eta martxoko kuotari dagokionez, zati bat bueltatu egingo zaie bazkideei", azaldu du udalak.

Hil honen 13tik itxita dago, izan ere, Elkargunea. Hori dela eta, egun horretatik martxoaren 31ra bitarteko egunengatik, martxoko kuotaren zati bat bueltan jasoko dute kirolguneko erabiltzaileek. Diru horren itzulketa nola egin Elkargunea berriro irekitzen dutenean erabakiko dutela adierazi du udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide