#EtxetikMundura

Itziar Elias aktorea etxeko leihotik bizilagunarekin hizketan, Etxetik Mundura saioan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 24a, 20:00

Itziar Elias aktorearen txanda da gaurkoan. Izan ere, azkoitiarrak, konfinamenduan dagoen emakume baten paperean, Begoñita bizilagunarekin jardungo du hizketan online bidez gaur, asteartea, #EtxetikMundura saioan. Eliasena ez ezik, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan beste hainbat saio ere eskaini da: Baleike.eus-en Igor Goikoetxea disko-jartzailearen saioa, Uztarria.eus-ek Ane Jurado abeslariaren kontzertua, Karkara.eus-en Iñaki Gurrutxaga bertsolariaren emanaldia eta Zarauzkohitza.eus-en Occhi di Farfalla musika taldearen kontzertua.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide