Maiatzaren 4ra arte luzatu dute liburutegiko maileguak itzultzeko epea

Maxixatzen.eus

Aizkibel liburutegiaren kanpoaldea. (Javier Beristain)

Eusko Jaurlaritzak hartu du neurria, eta beraz, liburutegi publikoen sareko gune guztietan aplikatuko dute, baita Azkoitiko Aizkibelen ere. Herritarrek beste aste batzuetako epea dute maileguan hartutako produktuak itzultzeko.

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, udal liburutegi guztietako maileguak itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte luzatu du Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak. Hori dela eta, Aizkibel liburutegian liburuak edo bestelako edukiak maileguan hartuta dituzten herritarrek beste aste batzuetako epea dute horiek itzultzeko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide