#EtxetikMundura

Lurdes Suduperen liburu gomendioak, etxetik mundura

Maxixatzen.eus

Lurdes Sudupe azkoitiarrak konfinamendua arintzeko zenbait liburu proposatu ditu gaurko #EtxetikMundura saioan. 

Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak eta Uxue Alberdiren Aulki jokoa liburuak gomendatu ditu Lurdes Sudupek, besteak beste, gaurko #EtxetikMundura saioan. Dena den, ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan gaur eskaini den saio bakarra Suduperena: Baleike.eus-en Marlik musika taldeak kontzertua eman du, Karkara.eus-en Iratz eta Imanol Urkizuk kontzertua eskaini dute, Uztarria.eus-en Ekain Ibarguren pailazoak ikuskizuna eskaini du eta Zarauzkohitza.eus-en Martin Etxeberriak olerkiak errezitatu ditu.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide