#EtxetikMundura

Lizar bikotearen kontzertua, etxetik mundura

Maxixatzen.eus

Lizar bikoteak kontzertua eskaini du #EtxetikMundura saioan.

Goiuri Epelderen atzoko olerki kontaketaren ostean, gaur, zapatua, Lizar bikotearen txanda izan da. Aita-alabek ordu-laurden inguruko kontzertua eskaini dute, eta hainbat kantu jo dituzte saioan. Dena den, ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan gaur eskaini den saio bakarra Lizar bikotearena: Karkara.eus-en Rosi Lazkanoren bertsoak entzun ahal izan dira, Uztarria.eus-en Edurne Lazkanok hainbat liburu gomendatu ditu eta Zarauzkohitza.eus-en Telmo Esnalek filmak gomendatu ditu.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Maxixatzen.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide