Zein da 'kamazpi' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 20a, 16:10

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean bisten Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kamazpi' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kamazpi hitzak ohe azpi esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Zapatak beti kamazpixen eukitzeittut".

Euskara batuan: "Oinetakoak beti ohe azpian izaten ditut".

 

Iturria: Aizkibel beka

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide