Bihar, San Jose eguna, jaieguna da. Hori dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak aldatu egin du honakin komertzialen bilketari dagozkion ordutegiak.
Horrela, goizez egingo dute bihar hondakin horien bilketa. Hain zuzen ere, 10:00ak baino lehen atera beharko dituzte saltokiek beren hondakinak biharkoan. Hondakin organikoak eta errefusa dira bihar atera ahalko dituzten hondakinak.