Azkoitian oraingoz ez dute baieztatu koronabirus kasurik

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 17a, 17:08

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzotik Euskal Herrian ez da inor hil koronabirusagatik. Dena den, kutsatutakoen kopuruak gora egin du; Gipuzkoan atzo baino kasu bat gehiago atzeman dute.

Azkoitiko Udalaren arabera, gaur-gaurkoz herrian ez dago baieztatutako koronabirus kasurik. Osasun Sailak, berriz, egunero bezala, gaur ere berritu ditu datuak. Haren arabera, honakoak dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusarekin kutsatutakoen eta hildakoen kopuruak: atzotik hiru lurralde horietan ez da inor hil COVID-19 gaitzagatik. Dena den, kutsatutakoen kopuruak gora egin du beste behin. Araban 474 lagun daude koronabirusak jota –atzo baino 30 lagun gehiago–, Bizkaian 201 –atzo baino zazpi gehiago– eta Gipuzkoan 90 –atzo baino bat gehiago–. Nafarroan, berriz, 355 dira kutsatutakoak, atzo baino 81 lagun gehiago.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 362 daude koronabirusaren proban positibo eman eta ospitaleratuta. Euskal Herrian, guztira, 38 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide