Ibilgailuen zirkulazio zergaren ordainketa atzeratu du Azkoitiko Udalak

Maxixatzen.eus

Epe berririk ez du zehaztu oraindik udalak zergaren kobrantza egiteko. 

Azkoitiko Udalak atzeratu egin du "momentuz" ibilgailuen zirkulazio zergaren ordainketa, eta ez du zergaren kobrantzarako epe berririk oraindik zehaztu.

Zerga egutegiak jasotzen duenaren arabera, martxoaren 2tik apirilaren 17ra ordaindu behar zen zerga, baina koronabirusaren krisiak egutegia egokitzera behartu du udala, batez ere, "konfinamendu egunetan herritarrek ez dezaten tramiterik egin behar izan".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide