Kaosaren aurrean, argi apur bat

Maxixatzen.eus

Zenbait osasun langile egungo egoerak jendeari sortzen dizkion ezinegonak argitzen saiatu dira. Azpimarratu dute iturri fidagarriak soilik kontsultatzeko.

Berrogeialdian egoteak eta eguna lau hormaren artean igarotzeak ekarri du informazioaren hedapenaren abiadura biderkatzea. Hedabideak etengabe ari dira albisteak eguneratzen, eta sare sozialak eta sakelako telefono gehienak bero-bero dabiltza egunotan. Informazio uholde horren barruan, badira egia erdiak eta gehiegi kontrastatu gabeko datuak, eta kontuz ibiltzea komeni da halakoekin. Esaterako, asteburuan asko zabaldu da ez dela komeni ibuprofenorik hartzea, kaltetu egiten duela COVID-19 gaixotasuna. Hainbat duda argitzen saiatu da HITZAko Amaia Urbieta Arruti kazetaria, eta erreportaje interesgarria osatu du. Irakurri hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide