Osasun zentroetan nahiz ospitaleetan hitzorduak zituzten herritarrei horietara ez joateko eta etxean itxaroteko eskatu die Osakidetzak, osasun zentroak jarriko baitira beraiekin telefonoz harremanetan.
Horri lotuta, ordea, Azkoitiko osasun etxeak jakinarazi du gaixoekin eta pazienteekin harremanetan jartzeko arazoak dituztela, Internet bidezko komunikazioaren gehiegizko erabileragatik. "Telefono linea guztiak blokeatuta daude, eta herritarrei eskatu nahi diegu sare sozialak eta bestelako mezu bidezko aplikazioak neurrian erabiltzeko", azaldu dute Azkoitiko osasun etxeko langileek.