Ezgaitasuna duten pertsonak kalera irten ahal izateko baimen berezia eskatu du Marea Urdinak

Maxixatzen.eus

Sare sozialen bitartez egin du eskaera Marea Urdinak, ezgaitasuna duten pertsona batzuk leku itxietan denbora askoan egoteko "benetako arazoak" dituztela azaltzeko.

Marea Urdinak sare sozialen bitartez eskaera egin die bailarako udal gobernu guztiei. Ezgaitasuna duten pertsonak kalera irten ahal izateko baimen berezia eskatu du elkarteak. "Ezgaitasuna duten pertsona batzuk arazoak izan ditzakete leku itxietan horrenbeste denboran egoteko, horrek ekar ditzakeen ondorioekin", azaldu dute Marea Urdinatik.

Hainbat baldintza betetzeko konpromisoarekin, baimen berezia eskatu du Marea Urdinak. Azaldu dute ezgaitasuna duten pertsona guztiek ez dituztela behar berdinak, eta "arduraz" jokatuko dutela. Ezgaitasuna duen pertsonari lagun batek lagundu ahal dio soilik, eta biztanlegoari arriskurik sortuko ez dion eremuetara aterako dira. 

Pertsonen mugimendu askatasunaren muga ekarri du Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoerak, baina badira salbuespenak; izan ere, baimenduta dago ezgaitasuna duen pertsona bati beste pertsona batek laguntzea. "Errutina aldaketa baten aurrean Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) duten pertsonek paseatzea beharrezkoa dute lasaitzeko", nabarmendu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide