Gauerditik indarrean da Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera. Espainiako Gobernuak beharrezkoak ez diren herritarren joan-etorri oro debekatu ditu iragarri dituen hainbat neurrien artean. Neurri gogorrak hartu dituztela esan du. Herritarrek etxetik ateratzeko duten aukera honako hau da:
- Elikagaiak eta beharrezko produktuak erosteko
- Osasun zerbitzuak jasotzeko
- Lanera joateko
- Zaintza lanak egiteko
- Finantza erakundeetara joateko
- Etxera bueltatzeko
- Ezinbesteko egoeretarako
- Justifikatutako beste ekintza batzuetarako
Enpresa pribatu zein publikoei telelana bultzatzeko dei berezia egin die Gobernuak.
Espainiako Gobernua bera da agintaritza eskuduna alarma egoerari lotutako edozein erabaki hartzeko. Horren arabera, Ertzaintza Espainiako Barne Ministerioaren esanetara geratuko da, eta Osasun Ministerioak emango ditu osasun arloko irizpideak; baita Osakidetzari dagozkienak ere.
Esan moduan, beraz, alarma egoerak Espainiako lurralde osoari eragingo dio. Espainiako Gobernua da agintaritza eskuduna. Eta agintaritza delegatuak, Barne, Defentsa, Garraio eta Osasun ministroak. Halaber, Polizia guztiak geratuko dira Barne Ministeritzaren aginduetara.
Bihar autonomia erkidegoetako presidenteekin elkartuko da Sanchez Espainiako presidentea ahalik eta koordinazio handiena izan dezaten. Helburua, denen artean birusari aurre egitea dela azaldu du Espainiako presidente, Pedro Sanchezek.