Bertan behera gelditu da asteleheneko pentsiodunen elkarretaratzea

Maxixatzen.eus

Elkarretaratzeko irudi bat.

Eten egin dituzte elkarretaratzeak pentsiodunek. Egoera bere onera itzulitakoan jakinaraziko dute noiz itzuliko diren plazara.

Jakina da COVID-19 gaixotasuna prebenitzeko agendako eta antolatutako bestelako ekintzak bertan behera gelditu direla. Herriko pentsiodunek astelehenetan herriko plazan "pentsio duinen alde" egiten duten elkarretaratzea ere bertan behera gelditu da. Kontzentrazioaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurrerago jakinaraziko dute noiz itzuliko diren plazara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide