Sostenipe talde feministak bertan behera utzi du arratsaldeko elkarretaratzea

Maxixatzen.eus

Abanton-Zierbenako (Bizkaia) emakumeen hilketak salatzeko deitu zuen talde feministak elkarretaratzea gaur arratsalderako.

Sostenipe Azkoitiko talde feministak arratsalderako deitua zuen elkarretaratzea bertan behera utzi du koronabirusa hedatzea saihesteko hartu dituzten "segurtasun neurriak" tarteko. Abanton-Zierbenako (Bizkaia) bi emakumeen hilketak salatzeko deitu zuen talde feministak elkarretaratzea gaur arratsalderako. Halere, "elkartasuna" adierazi diete bi hildakoen familiako kideei eta gertukoei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide