Bizkargi musika eta dantza eskolak bertan behera utzi du bere jarduera

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 13a, 11:22

Musikagunea itxita.

Hamabost egunez ez du aurrez-aurreko jarduerarik emango musika eta dantza eskolak bere egoitzan. Besteak beste, Taldez Talde emanaldiak bertan behera gelditu dira.

COVID-19 gaixotasunak lurralde osoan izan duen hedapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Bizkargi musika eta dantza eskolak aldi baterako eten du eskola jarduera presentziala. Datozen hamabost egunetan ez da eskolarik izango Bizkargi eskolan, gaurtik hilaren 28ra arte.

Hainbat ekintza, bertan behera

Eskolako jarduera etetearekin batera, beste hainbat ekintza ere bertan behera utzi ditu Bizkargi eskolak. Esaterako datozen bi igandeetan Kontzejupean egitekoak ziren XXI. Taldez Talde emanaldiak bertan behera gelditu dira. Datorren igandean, Iraurgi eta Bizkargi Abesbatzak ziren abestekoak Kontzejupen; hurrengo igandean, berriz, Azkoitiko Udal Musika Bandaren kontzertua. Horiez gain, saxofoi, gitarra eta konbo ikaslen entzunaldia eta Zegamako musika eskolako ikasleekin apirilaren 2an egin behar zuten elkartruke kontzertua ere ez dituzte egingo. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide