Zein da 'bisten' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean altzarra Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'bisten' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Bisten hitzak biluzik esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Medikuna jute giñenin rebisixue eittea, harek esate ziun bisten jartzeko".

Euskara batuan: "Medikura joaten ginenean azterketa-medikua egitera, hark esaten zigun biluzik jartzeko".

 

Iturria: Aizkibel beka

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide