Matadeixek bertan behera utzi ditu datozen bi asteetako ekintzak

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 12a, 20:17

Trini Foxen zapatuko kontzertua, bertan behera gelditu den lehen ekintza.

Trini Fox eta Hartz taldeen kontzertua eta 'Panpina' antzezlana programatuta zituzten asteburu honetarako, baina ezingo dituzte eman.

Mataderiko kultur eskaintza ere erasan dute koronabirusaren kontrako neurriek, eta datozen bi asteetarako programatuta zituzten ekintzak bertan behera utziko dituztela jakinarazi dute Matadero Ekintzak-eko lagunek.

Horrela, Trini Fox eta Hartz taldeek zapatu gauean eman beharreko kontzertuak ez dituzte egingo -Ataraxia diskoa aurkeztu behar zuen Matadeixen Trini Foxek-, eta Erika Olaizolak ezingo du Panpina taularatu igandean; Mataderiko Antzerki Jardunaldien barruko bigarren emanaldia izan behar zen aktore azpeitiarrarena. Martxoaren 21erako iragarritako Soinu Sistema Gaua ere ez dute egingo Matadeixen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide