Alai Batzaren ekintzak ere, bertan behera

Maxixatzen.eus

Alai Batzaren iazko jaialdiko irudia.

Koronabirusak eragindako "egoera hobetu arte" jarduna etengo duela adierazi du aisialdi elkarteak. Martxoaren 28an Baztartxon egin behar zuten jaialdia ere ez dute egingo.

Alai Batza salestarren aisialdi elkarteak ekintzak bertan behera utziko dituela iragarri du gaur arratsaldean, koronabirusak eragindako "egoera hobetu arte" eta Eusko Jaurlaritzak hezkuntza arloan hartutako neurriekin bat eginez "segurtasun eta prebentzio neurriak" hartuta.

Ohiko ekintzekin batera, martxoaren 28an Baztartxon egitekoak ziren AB Talentu Festa ere bertan behera uztea erabaki duela jakinarazi du Alai Batzak. "Ikusiko dugu, aurrerago egoera hobea bada, orduan ospa dezakegun edo ez", esan dute sare sozialetan zabaldu duten mezuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide