Bederatzi abestiz osatutako disko berria ondu du Azpeitiko eta Azkoitiko Trini Fox taldeak, eta bihar, ostirala, aurkeztuko du lana Matadeixen, 22:00etan hasita. Bestalde, Hartz taldea zein Zumitrenko eta Le Petit K taldeak ere igoko dira zapatuan Matadeiko agertokira. Urrestillako lokalean entseatzen duen taldeak dagoeneko entzungai jarri du diskoa Spotifyn eta Youtuben, eta datozen asteetan hainbat kontzertu eskainiko dutela adierazi du; Euskal Herriko hainbat txokotan eta Katalunian emango dituzte kontzertuak.
Punk Rock, Stoner, Hard Rock eta Rock&Roll estiloak uztartzen dituen taldea da Trini Fox, eta Suharri Aranburuk, Iñaki Zubeldiak, Xabier Inurrietak eta Aimar Urruzunok osatzen dute taldea. 2015ean sortu zen taldea, eta bi urte beranduago heldu zen Letaginak izeneko lehen diskoa.
Hona hemen Ataraxia diskoko lehen abestia: