Marea Urdinak urteko asanblada irekia egingo du ostegunean

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 10a, 09:49

Elkarguneko Oteiza aretoan egingo dute bilera irekia.

Marea Urdinak urteko asanblada irekia egingo du ostegunean, martxoak 12. 19:30ean egingo dute batzarra Elkarguneko Oteiza aretoan, eta hainbat gairi buruz hitz egingo dute. Iaz egindako ekintzak, 2019ko balantze ekonomikoa eta etorkizunerako Marea Urdinak dituen erronkak izango dituzte hizpide, baina norbanakoen proposamenak ere jasoko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide