Koronabirusarekin ez kutsatzeko gomendio berriak eman ditu Osasun Sailak

Maxixatzen.eus

Umeei egunero tenperatura hartzea eskatu dute ikastetxera bidali aurretik, eta gauza bera egitea gomendatu diete zahar etxeetara joan behar dutenei, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan.

Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri eta gomendio berriak jakinarazi ditu gaur Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Neurri gehienak eta zorrotzenak Gasteizen ezarriko dituzten arren –hamabost egunez itxita izango dira han ikastetxeak eta unibertsitatea, besteak beste–, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osorako gomendio berriak ere eman ditu Nekane Murga sailburuak arratsaldean egin duen agerraldian.

Orain arteko gomendio orokorrez gain, ikastetxeetara joan aurretik haurrei tenperatura hartzeko aholkatu du Osasun Sailak, eta 37 gradu baino gehiago edo arnasketarekin lotutako sintomak badituzte etxean geratzeko eskatu du. Era berean, zahar etxeren batera bisitan joan behar dutenek ere neurri bera hartzeko eskatu du Osasun Sailak, tenperatura hartzeko, alegia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide