300 dortsal besterik ez dira gelditzen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartzeko

Maxixatzen.eus

Iazko irteerako irudietako bat.

Izena emateko azken unera arte ez itxaroteko gomendatu dute maratoi erdiaren antolatzaileek. 

Martxoaren 28an jokatuko da XXII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. 16:15ean abiatuko da Azkoitiko Julio Urkixo etorbidetik lasterketa motza, eta 16:30ean maratoi erdia. Antolatzaileek jakinarazi dute 300 dortsal besterik ez direla gelditzen. Horren haritik, gomendatu dute izena emateko azken unera arte ez itxaroteko. Iaz, esaterako, 400 izen emate baino gehiago egin ziren azken hilabetean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide