Aldizkarien aurrerapen bideoak

Martxoko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapen bideoa: mugimendu feminista

Maxixatzen.eus

Laster banatuko dute Maxixatzen aldizkariaren martxoko zenbakia, eta Azkoitiko mugimendu feministaren parte izan diren eta parte diren hainbat kide elkarrizketatu ditu Maxixatzenek 396. zenbakian.

Maxixatzen aldizkariaren martxoko zenbakia banatuko dute aste honetan, eta Azkoitiko mugimendu feministan belaunaldiz belaunaldi ibili diren hainbat emakume bildu ditu Maxixatzenek Martxoaren 8a dela eta. Elkarrizketan, besteak beste, mugimendu feministaren bilakaeraz nahiz beren bizipen pertsonalez aritu dira Esther Lizarralde, Beatriz Aldalur, Amaia Ibarmia, Haizea Alberdi eta Andrea Muñoz. Honako bideo hau aldizkariko elkarrizketaren aurrerapena da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide