Datorren zapatuan, martxoak 7, Roman eta Julieta antzezlana eskainiko dute Baztartxo antzokian, eta Maxixatzenek antzerkia zuzenean ikusteko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditu ostiralean.
Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:
BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA
Zein da Roman eta Julieta antzezlaneko zuzendaria?
Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, martxoak 6, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta martxoaren 6an bertan jakinaraziko da webgunean.
Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!
Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.