Zein da 'aixkirau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'xeena' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'aixkirau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Aixkirau hitzak adiskidetzea esan nahi du, haserre egon ondoren berriz lagun egitea.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Hasarraute al tzabiltze? Zeuretzat okerro! Gero aixkirau eiñ ber!"

Euskara batuan: "Haserretuta al zaude? Zuretzat okerrago! Gero adiskidetu egin behar".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide