Zumba saioa egingo dute zapatuan Elkagunean

Maxixatzen.eus

Irudia: Pixabay

Caribe Mix zumba saioa egingo dute zapatuan, otsailak 29, Elkargunean. 18:00etan hasiko da saioa eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. 

Caribe Mix zumba saioa antolatu dute zapatu arratsalderako, Elkargunean. Kirol hori egiten duen edonork parte hartu ahal izango du saioan, baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 633 827 422 zenbakira deituta edo jjzumbazumaia@gmail.com helbidera idatzita. 20 sarrera besterik ez direla gelditzen jakinarazi dute erabiltzaileek. Saioa 18:00etan hasiko da eta parte hartzea doakoa izango da.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide