Zein da 'xeena' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'entramie' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'xeena' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Xeena-k patatari ateratzen zaizkion kimu sortak dira.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Patatak xeenez betetzen ai die hainbeste denboran eukitte"

Euskara batuan: "Patatak kimu sortaz betetzen ari dira hainbeste denboran edukita".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide