Datorren apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta Udalak jendaurrean jarri du hauteskunde errolda, udaletxeko harrera bulegoan. Gaurtik datorren astelehenera, hilaren 24ra, bitartean egongo da ikusgai errolda, eta herritarrek epe horretan izango dute kexak eta erreklamazioak aurkezteko aukera.