Iosu Beitia auto gidaria saritu dute 2019ko Euskal Automobilismo Txapelketan

Maxixatzen.eus

2019ko Euskal Automobilismo Txapelketako sariak banatu zituen Euskadiko Automobilismo Federazioak larunbatean, Lazkaon (Gipuzkoa).

Iazko automobilismo denboraldian egindako lanagatik hainbat auto gidari eta kopilotu saritu zituen Euskadiko Automobilismo Federazioak. Tartean, Iosu Beitia azkoitiarra saritu zuten. Beitiak mendiko auto lasterketetako auto gidarien hirugarren saria jaso zuen.

Sari banaketa ekitaldian aurtengo auto lasterketen egutegia ere jakinarazi zuen Euskadiko Automobilismo Federazioak. Martxoaren 1ean hasiko dute lasterketen denboraldia Gabirian (Gipuzkoa).

 
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide