Jone Zabaleta Atletico San Sebastian taldeko atleta azkoitiarrak zilarrezko domina lortu du 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Zabaleta bigarren sailkatu da Salamancan (Espainia); 1.500 metrotako pista estaliko proban parte hartu du lasterkariak.
Lehen finalaurrekoan lehena sailkatu zen azkoitiarra, lau minutu, 46 segundo eta 97 ehunekoan gelditu zuen denbora. Finalean, berriz, lau minutu, 42 segundo eta 93 ehunenekoko denbora egin du, irabazleak baino bi segundo eskas beranduago amaituz.