Imanol Arizmendi txirrindulari azkoitiarrak elite eta master 30 mailako Kantabriako Itzulia irabazi du gaur, igandea. Bigarren etapa (99 kilometro) bereganatu du Arizmendik, eguneko azken 30 kilometroak bakarrik egin ostean. Bigarren sailkatuari minutu bat eta 40 segundo atera dizkio azkoitiarrak gaur. Sailkapen orokorrean, berriz, minutu bat eta 48 segundora utzi du azkoitiarrak bigarren salkatua.
Atzo, zapatua, jokatu zuten Itzuliko lehen etapa (95 kilometro), eta Arizmendi zazpigarren sailkatu zen, helmugara irabazleak baino minutu bat eta 23 segundo beranduago sartuta. Gaurko garaipenarekin, gainera, puntukako eta mendiko maillotak ere irabazi ditu Arizmendik. Azkoitiarra modu independentean ari da lehiatzen.