Asteroko elkarretaratzea egin dute pentsiodunek

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 10a, 12:10

'Pentsio duinak orain' karteltxoekin elkarretaratzea egin dute pentsiodunek.

'Pentsio duinak orain' zioten karteltxoak eskuan, zenbait herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur, astelehena, plazan.

Azkoitiko pentsiodunek asteleheneroko elkarretaratzea egin dute gaur plazan. Bertan, pentsio duinak aldarrikatu dituzte beste behin ere. Datorren astean leku eta ordu berean elkartuko dira, eta herritarrei kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide