Zein da 'gaiñeako' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'trauskaie' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'gaiñeako' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Gaiñeako hitzak bigarren platera esan nahi du. 

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Gaiñeako xerra bana patatakin jangouzte".

Euskara batuan: "Bigarren platerean xerra bana patatekin jango duzue, ezta?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide