Santa eskean aritu dira herriko ikastetxeetako ikasleak

Maxixatzen.eus

Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasleak izan dira goizean udaletxean eta hainbat kopla eskaini dituzte udal ordezkarien aurrean.

Gaur, asteartea, Santa Ageda bezpera da, eta ohitura zaharrari jarraituz santa eskean dabiltz herriko ikastetxeak. Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasleak kalerik kale ibili dira goizean zehar koplatan. Herriko beste hainbat gune ere bisitatu dituzte, eta urtero moduan aurten ere geldialdia egin dute udaletxean. Hainbat kopla eskaini dituzte udal ordezkarien aurrean, baina Javier Zubizarreta alkateak bertsotan eta Marijose Arregi zinegotziak esku-soinuarekin erantzun diete ikasleei. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide