'Aguas oscuras' eta 'Operación Panda' filmak eskainiko dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko otsailaren 5a

'Aguas oscuras' filmeko irudi bat.

'Aguas oscuras' filma ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean izango da ikusgai; 'Operación Panda' haurrentzako filma, aldiz, igandean eskainiko dute. 

Bi film eskainiko dituzte aste honetan Baztartxo antzokian. Alde batetik, Aguas oscuras filma emango dute ostiralean (22:00), zapatuan (22:00), igandean (19:30), eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Bestetik, Operación Panda haurrentzako filma emango dute igandean, 17:00etan. Hona hemen filmen aurrerapen bideoak:

Aguas oscuras

Operación Panda

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide