Udalak ibilgailu elektrikoentzat kargaguneak ipini ditu mugikortasun elektrikoa sustatu asmoz. Horretarako, eta kotxe elektrikoen aldeko apustua gero eta sendoagoa izan dadin, azpiegitura bat eraiki du herritarrei zuzenduta. Gainera, Udaltzaingoak aurrerantzean erabiliko duen ibilgailu berria elektrikoa da %100ean.
Autoak kargatzeko guneak
Errekarga sarea bi gunek osatzen dute. Kargagune bat herriko plazan dago, Kultur Etxearen azpian, eta bigarrena, Xabier Munibe kalean. Zerbitzua erabili ahal izateko derrigorrezkoa da mugikorrean Errekarga publikoa Iberdrola izeneko aplikazioa jaistea, Iberdrolaren eskutik emango baita zerbitzua.
Aplikazioa jaitsitakoan, erabiltzaileak erregistratu egin behar du erabiltzaile eta pasahitz bidez eta diru-kantitate bat zehaztu. Behin hori eginda, erabiltzaileak errekarga puntuetan ibilgailua kargatzeko aukera izango dute aplikazioa erabiliz. Udalak azpiegitura finantzatzeaz gain, errekarga puntuen mantenimendua ere bere gain hartuko du.