Elkarguneko Oteiza aretoa bete egin zen asteazkenean Marea Urdinak antolatutako hitzaldia jarraitzeko. Komunikatzeko zailtasunen aurrean egin daitekenari buruz hitz egin zuen Iera Zuazolazigorraga logopedak. Zuazolazigorragak argi utzi zuen pertsona guztiek lagun dezaketela komunikatzen gogoa, pazientzia eta enpatia erabiliz.
Logopedak azpimarratu zuen beti egin daitekeela zerbait egoera hobetzeko. Halaber, ahozko hizkuntza berreskuratzea ezinezkoa den kasuetan beste sistema bat lehenbailehen eratzea "oso garrantzitsua" dela azaldu zuen, pertsona horren bizitza kalitatea bermatzeko ezinbestekoa delako.