Greba eguneko manifestazioa, bideoan

Maxixatzen.eus

Arratsalderako deitua zuen Azkoitiko Greba Batzordeak greba eguneko manifestazioa, eta batzordekideak gustora agertu dira izan duen jarraipenarekin.

Azkoitiko Greba Batzordeak deituta, ehunka lagunek parte hartu dute lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko arratsaldean egin duten manifestazioan. Jon Baztarrika eta Jone Aristi Azkoitiko Greba Batzordeko kideek egin dute greba egunaren inguruko balorazioa. Greba Batzordearen arabera, grebak "jarraipen oso handia" izan du Azkoitian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide