Greba eguneko ekintzek aurrera jarraitzen dute

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 30a, 15:57

Goizeko ekintzen ondoren, bazkaria, kafe tertulia eta hainbat eratako jolasak egin dituzte grebalariek Kontzejupean eta herriko plazan.

Azkoitiko Greba Batzordeak deitutako ekintzek aurrera jarraitzen dute. Goizeko ekintzen ondoren, herriko hainbat grebalarik autogestionatutako bazkaria eta kafe tertulia egin dituzte, Kontzejupean. Hainbat eratako jolasak ere egin dituzte, herriko plazan.

18:00etara arte Kontzejupean jarri duten txokoan izango dira grebalariak. Orduan, herriko kale nagusiak zeharkatuko dituzte manifestazioa eta kazerolada egingo dute. 19:00etan, berriz, anti-poteoa egingo dute. Hona hemen greba egunari lotutako azken ekintzen ordutegia:

  • 18:00. Manifestazioa eta kazerolada.
  • 19:00. Anti-poteoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide