Elkarretaratze jendetsua egin dute grebarekin bat egin duten herritarrek

Maxixatzen.eus 2020ko urtarrilaren 30a

Greba Batzordeak deitutako goizeko ekitaldiekin amaitzeko, elkarretaratzea egin dute herriko plazan.

Grebaren eragina nabarmena ari da izaten Azkoitian goizetik herrian; saltoki ia denak itxita daude —goizeko lehen orduan zabalduta zeuden batzuk itxi egin dituzte gero—, eta lantegi askok ere grebarekin bat egin du. Protesta ekitaldiak eguerdiko kanpaikadekin batera hasi dituzte: herriko plazan ehunka lagunek parte hartu dute dute Azkoitiko Greba Batzordeak deitutako elkarretaratzean. Plazan elkartu dira horiek, eta Lan-Pentsio-Bizitza duina. U30 greba orokorra lelodun pankarta eskuetan egin dute kontzentrazioa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide