Hainbat gai landuko dute gaur, asteazkena, Udaleko ohiko osoko bilkuran, 19:00etan hasita. Besteak beste, Udaleko aurrekontua gauzatzeko udal arauaz eta gurasotasun baimenak partekatzeaz arituko dira gaurko saioan. Hona hemen gaurko gai zerrenda:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- Udaleko aurrekontua gauzatzeko udal arauaren hasierako onespena.
- EUDELek emandako gomendioarekin bat, gurasotasun baimenak parekatzearen onespena.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.