Azkoitiko hainbat eragile, sindikal, elkarte nahiz norbanakok greba egingo du etzi, osteguna, eta Herrixen merkatari elkarteko Zuzendaritza Batzordea ere Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba deialdira batu da. Zuzendaritza Batzordeak adierazi duenez, grebako aldarrikapen ugarik "bertako merkataritza sektorearen eskaerekin" bat egiten dute. Hori dela eta, elkarteko bazkideei eta Azkoitiko saltokiei grebarekin bat egin dezatela "gomendatu" die Zuzendaritza Batzordeak, baina "azken hitza" saltoki bakoitzak izango duela nabarmendu dute.