Zein da 'trauskaie' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'ittule' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'trauskaie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Trauskaie hitzak zerbaiti kendutako zati bat esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Emaien ogi trauskaie ederra zion da".

Euskara batuan: "Eman iezadan ogi zati bat, ederra zagon eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide