Pentsio duinak aldarrikatu dituzte pentsiodunek beste aste batez

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 27a, 12:23

Astelehenero moduan, gaur, urtarrilak 27, hainbat erretiratu eta pentsiodun elkartu da Kontzejupean pentsio duinak aldarrikatzeko.

Pentsio duinen alde zioten karteltxoak eskuetan zituztela, hainbat pentsiodun elkartu da beste aste batez Kontzejupean. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean izango da kontzentrazioa, eta elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide