Euskaraldiaren lehenengo edizioak utzitako "zapore" eta "aldarte ona" dela eta, Azkoitiak egitasmoaren bigarren edizioan ere parte hartuko duela iragarri du. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan leloa izango du Euskaraldiak aurten, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra artean izango da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, bi ardatz izango ditu aurtengo Euskaraldiak: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.
Egitasmoaren lehen edizioan 2.116 azkoitiarrek parte hartu zuten Ahobizi eta Belarriprest roletan.