Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatzen duten Bizenta Mogel ipuin lehiakearen XXXVIII. edizioak baditu saridunak. Antolatzaileek jakitera eraman dutenez, aurtengo hiru saridunak azkoitiarrak dira, eta Juan Ramon Alberdi Ibarmia izan da irabazlea. Bigarren saria, berriz, Miren Beneitez Sagarzazuk irabazi du, eta hirugarrena, Marta Alberdi Urteagak. Ez da lehen aldia Juan Ramon Alberdik Bizenta Mogel lehiaketako saria irabazten duela; izan ere, 2018an hirugarren saria eskuratu zuen azkoitiarrak.
Guztira, 27 ipuin aurkeztu dira lehiaketara, eta sari banaketa ekitaldia otsailaren 14an egingo dute, 19:00etan, udaletxean. Han jasoko dituzte sariak hiru irabazleek.