Iraurgi Berritzeneko ordezkaritza Fitur azokan izan da

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 23a, 10:00

(Argazkia: Urola Turismo)

Atzo, asteazkena, egin zuten bisita Fitur azokara Urola bailarako ordezkariek.

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Iraurgi Berritzen garapen agentziako ordezkaritza Madrilen izan da egunotan, Fitur turismo azokan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako eta Urola Kostako hainbat ordezkari publikorekin eta profesionalekin batera izan da azokan Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Turismo eta Ondare zinegotzia.

Mendizabalek azoka aprobetxatu du teknologiak turismoko sektorean eman dezakeena ikusteko eta ideia berriak hartzeko. Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua balioan jartzeko edo turismoaren inguruko informazioa zabaltzeko beste bide batzuk nola ezarri aztertzeko baliatu du azoka. 165 herrialdetako proposamenak ezagutzeko aukera baitago Fitur azokan.

Urola bailarako eskaintza turistikoa erakutsi dute bertan, eta besteak beste, Urolako bide berdearen proiektuaren gaineko informazioa eskuragarri jarri dute halako bideei eskainitako gune batean. Argazkian, hainbat Gipuzkoako nahiz eskualdeko hainbat ordezkari politiko nahiz turismo sektoreko profesionalak, Fitur azokan. 

Urola Erdia eskualdeko ordezkaritza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide