Urtarrilaren 30ean izango den greba eguna prestatzen jarraitzeko, Greba Batzordeak bilera egingo du datorren ostiralean, urtarrilak 24. 18:00etan prentsaurrekoa emango dute batzordeko kideek Elkargunean, eta amaitu bezain laster bilera irekia egingo dute; herritar orok izango du han parte hartzeko aukera.
Euskal Herriko Gutun Sozialak greba orokorra antolatu du urtarrilaren 30erako lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko.